Aldaketaz betetako bertso-afaria izango da Arraten
2022/07/18
11:51
eta kitto!
Orain dela urte bi, 2020an, pandemia zela-eta, Arrateko bertso-afaria ezin izan zen antolatu, beste gauza asko moduan. Iaz, ohiko afaria ez, baina bertso-saio bereziaz gozatzeko aukera izan zuten bertsozaleek, Arrateko elizan egin zen saioan.
Aurten, egoerak hobera egin duela-eta, Arrateko ohiko bertso-afaria antolatu eta egiteko aukera izango du …eta kitto! Euskara Elkarteak, bertsozaleen bertso-egarria asetzeko modukoa. Aldaketaz betetako edizioa izango da, hori bai. Batetik, lekuz aldatuko du. “Hainbeste urtez Arrateko bertso-afariaren kabia izan den Kantabria jatetxea itxi egin dute. Pena handia sentitu dugu, urte zoragarriak egin ditugu bertan eta bertso-saio biribilak irten dira bertatik. Eta zer esan Maite eta Loreari buruz; esker oneko hitzak besterik ez ditugu bientzat”, diote bertso-taldekoek. Tiro Pitxon jatetxeak hartuko du aurtengo saioa, eta antolatzaileak pozik daude aukera horrekin ere: “Aukera aparta da; jangela txikigiagoa da, 80 bat lagunentzat lekua izango du, baina afaltzeko eta bertso-saioaz gozatzeko leku paregabea da”.
Eta, bestetik, bertsolarien aldetik ere izango da aldaketarik, eta ez nolanahikoak: “Lekua aldatzeaz gain, saioari berari ere beste buelta bat eman nahi izan diogu, aire berri bat eman, eta hainbeste urtez etorri izan den Egaña-Lizaso tandema ez da aurten Arraten izango. Ez da erabaki erraza izan, hogeita bost urtetan etorri izan dira eta Eibarko eta inguruetako bertsozaleok asko maite ditugu. Dena dela, erabaki honek ez du esan nahi beste inoiz etorriko ez direnik”.
Tiro Pitxon jatetxeko mahai printzipalean izango diren lau bertsolariak puntakoak izango dira aurten ere; nor baino nor jardungo dute Jon Mikel Mujikaren esanetara Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariek. Sarrerak, …eta kitto!-ko bazkideentzat, hilaren 22ra arte salduko dira elkartearen egoitzan (36€), eta uztailaren 23tik aurrera Guridi eta Kultu tabernetan eta Tiro Pitxon jatetxean (38€).