Aldatze ikastetxeak eta Egoaiziak Palestinako genozidioaren kontrako ekintza egingo dute barixakuan
Gazan hildako umeen izenak irakurriko dituzte Untzagan egingo duten ekitaldian
2025/09/25
18:22
eta kitto!
Palestinako genozidioaren aurkako ekintza egingo dute bihar, irailak 26, Aldatze ikastetxeko ikasle eta irakasleek eta Egoaizia. 12:00etan, 400 ikasle eta 20 irakasle inguru Untzagan elkartuko dira, eta Gazan hildako umeen izenak irakurriko dituzte Untzagan.