Alderdietako ordezkariak botua ematen: Itoitz García-Antón (IU-Ezker Anitza) #U21 #eibar
2012/10/21
00:00
eta kitto!
- Zelan ikusi duzu kanpaina?
Zentsuratutako kanpaina izan da; Sei alderdiek elkarrekin izandako debatean ez dugu parte hartzeko aukerarik izan, nahiz eta IU federalaren ordezkariak gu garen EAEn. Horrek indarra kentzen digu, ezin izan baitugu erakutsi gu garela IUren alderdia Euskadin. Jende ezagunak zuzenean galdetu izan digu ordezkarioi, baina komunikabideetan ezin izan dugu hori azaldu.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Probintzia bakoitzeko ordezkari bana lortuko dugula espero dugu, hau da, hiru ordezkari parlamentuan. Emaitza positiboa izango litzateke. Batzuk laukotea ere lortu dezakegula esaten dute, baina hori oso baikorrek bakarrik.