Aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia gaur 19.00etan

Aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia gaur 19.00etan
2013/12/05 00:00
eta kitto!

…eta kitto! aldizkariak 25 urte betetzen ditu abenduan eta gaurko eguna (abenduak 5) aukeratu dugu hori ospatzeko. Arratsaldeko 19.00etan egingo dugu ekitaldia udaletxeko pleno aretoan. Horrekin batera gaur bertan zuen etxeko buzoian jasoko duzuen ale berezia kaleratu dugu (PDF-a webgunean zintzilikatu dugu) eta gaurko ekitaldian proiektatuko dugun bideo-dokumentala egin du Ane Urkiola zuzendaritzakideak: hamabost lagun elkarrizketatu ditugu eta, aintzinako argazkiak aprobetxatuta, 25 urte hauetan egindako lanak eta esperientziak batzen ahalegindu gara. Elkarrizketatuak Serafin Basauri, Juan Andres Argoitia, Esther Otxandiano, Patxi Lejardi, Aurora Baskaran, Oier Araolaza, Maria Arano, Amaia Rodriguez, Iker Aranberri, Jose Luis Gorostegi, Ana Aizpurua, Pili Ibarguren, Ainhitze Muniozguren, Koldo Mitxelena eta Silbia Hernandez izan dira. Denak gonbidatuta zaudete aldizkariaren 25 urteak ospatzeko antolatu dugun ekitaldira.