Aldundiak 1.483 Kultura Eskola Bonu banatuko ditu Eibarko eta Elgoibarko 16-17 urte bitarteko gazteen artean
2020/10/06
12:17
eta kitto!
Sektorea suspertzeko eta Gipuzkoako gazteen artean kulturarekiko interesa pizteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 33.000 Kultura Eskola Bonu atera ditu 16 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat, hau da, Batxilergoko eta erdi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da, "Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondoren, kultura ondasun eta produktuetarako sarbidea erraztea, horrela, arte eta kultura hedapena dinamizatuz, eta, zehazki, arte eszenikoetako ikuskizunetara eta museoetara joatea sustatuz" adierazi dute arduradunek.
Kultura Departamentuak 1.483 bono bidali ditu Eibar eta Elgoibarrera. Eibarri dagokionean, bonuak Armeria Eskolan, Aldatzen, La Salle Isasin, Eibar BHIn eta IES Uni Eibar-Ermua BHIn banatuko dituzte.
Gazte bakoitzak 6 euro arteko deskontua izango du ikuskizunetarako sarrerak erosteko, eta 4 euro artekoa museoetarako sarrerak erosteko. Ikasleek urriaren 15a arte dute bonuak trukatzeko, eta abenduaren 31 arte ikuskizun eszenikoetan edo lurraldeko museoetan erabiltzeko.
Horretarako, pizgarriak edo hobariak eskainiko dira antzoki eta auditorioetara joateko, bai eta Kultura Eskola Bonura atxikitzen diren museoetara ere; horrela, "aipatutako adin talde horretako gazteek erraztasun gehiago izango dute kultura eta ezagutza eskuratzeko, eta intelektualki gozatzeko, eta, bide batez, bultzada emango zaio Covid-19aren ondorengo kultur programazio berriari", adierazi du Harkaitz Millan Kultura diputatuak.
Millanek azpimarratu duenez, "Kulturak leku garrantzitsua du gipuzkoarren bizitzan. Nabarmena da gipuzkoarrak era askotako adierazpen artistiko eta kulturalekiko erakusten duten atxikimendua".