Alemaniako 23 ikasle egon dira Eibarren, Eibar BHI institutuko ikasleekin elkartrukean

Alemaniako 23 ikasle egon dira Eibarren, Eibar BHI institutuko ikasleekin elkartrukean
2024/06/18 11:51
eta kitto!

Urte asko dira Eibar BHI institutuko ikasleen eta Alemaniako ikasleen arteko harremana hasi zela eta, urteek aurrera egin ahala, sendotzen eta finkatzen joan da. Horregatik, jende gutxi harritu da azken egunotan Eibarko kaleetan gazte mordoa batetik bestera ikusi dituenean, are gutxiago alemanieraz berba egiten zutela entzutean.

Guztira, Balingen-Messstetten-eko 23 ikasle etorri dira gurera, eta Eibar BHIko DBH 4-ko ikasleen etxeeetan egon dira elkartrukean ekainak 10etik 17ra. Eibarren ibili dira eta, gainera, toki desberdinak ezagutzeko aukera izan dute: Bilbo, Donostia, Zumaia, Zarautz-Getaria, Balenziaga museoa... Eibar BHItik azaldu dutenez, "oso esperientza interesgarria izan da alemana eta gaztelera praktikatzeko".