Alex Aranzabalek liburua argitaratu du
2013/02/01
00:00
eta kitto!
Alex Aranzabal EITBko Garapen zuzendariak Telebista publikoa: eraldaketa, finantziazioa eta demokrazia liburua aurkeztu berri du. Liburuak EHU-ren Udako Ikastaroetan telebista publikoaren gainean egindako hausnarketak biltzen ditu, Aranzabalek kudeatuta. Liburuak Telebistaren transformazioa eta finantziazioa (2011) eta Telebista publikoa eta demokrazia (2012) txosten biak jasotzen ditu. Azken urte bietan EITBk udako ikastaro bi antolatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean eta Aranzabalek zuzendutako lanak, izen haundiko hizlarien parte-hartzea tartean dela, nazioarteko krisiaren testuinguruan telebistak arlo publikoan daukan zentzuaz eta finantziazio ereduaz gogoeta egiteko bidea zabaltzen du.