Alex Ubagoren kontzertua gaur Coliseoan

Alex Ubagoren kontzertua gaur Coliseoan
2012/12/21 00:00
eta kitto!

Estreinatu berri duen Mentiras sinceras diskoa zuzenean aurkeztuko du Alex Ubago abeslariak, gaur (eguaztena, hilak 26) Coliseoan, 21.00etan hasiko den kontzertuan. Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago, Eibarren Terraza, Birjiñape, Portalea, Trinkete, Arno eta Caserio tabernetan; Elgoibarren, Lanbroan; Ermuan, Xaguan; eta Durangon, Gambrinusen. Euro bat gehiago ordainduta, interneten www.jaiproductions.net helbidean ere erosteko moduan ipini dituzte. Aurresalmenta kontzertu eguneko goizerarte martxan izango da eta, sarrerarik geratuko balitz, lehiatilan ipiniko dituzte salgai kontzertua hasi aurretik, 25 eurotan.