Herri kirolak, dantzak eta bertsoak Arrateko Amaren jaietan

Irailaren 7an eta 8an ospatuko dira jaiak, eta egitarauak irailaren 13an ere izango du jarraipena.
Herri kirolak, dantzak eta bertsoak Arrateko Amaren jaietan
2026/09/02 11:51
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Arrateko Amaren jaiak irailaren 7an eta 8an ospatuko dituzte aurten. Arrate bezperan emango diete hasiera jaiei, eta irailaren 8an izango da egun handia. Herri kirolak, bertso afaria, ezpata-dantza, dantza solte txapelketa, pilota eta erromeria izango dira, besteak beste, egun horietan.

Irailak 7, Arrate bezpera

  • 18:00 – Meza Arrateko Santutegian eta, ondoren, salbea, txupinazoa eta kanpai-errepika.
  • 18:00etatik aurrera – Jai elektronikoa zelaian, Gurutzean.
  • 19:00 – Herri kirolak.
  • 19:00 – Txosnen irekiera. Jarraian, Elektrotxufla elektrotxaranga. 
  • 21:00 – ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolaturiko bertso afaria Tiro Pitxoi jatetxean, Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Sarrerak 40 eurokoak izango dira bazkideentzat eta 42 eurokoak bazkide ez direnentzat.
  • 22:30 –  Kontzertuak zelaian: Bad Sound Sd Set eta Maruxak.

Irailak 8, Arrate eguna

  • 10:00 – Arraterako igoera Azitaingo surtidoretik, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Zesteroko iturrian salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte.
  • 10:00 – Kittonbola!-ren irekiera, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. 
  • 10:30 – Kalejira Usartza Txistulari taldearekin.
  • 11:00 – Meza nagusia Arrateko Santutegian. Ondoren, Arrateko Amaren ezpata-dantza eta prozesioa izango dira, Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagunduta.
  • 12:30 – Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak.
  • 13:30 – Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eta Millan Telleria eta Loidisaletxe bertsolarien saioa.
  • 17:00-20:00 – Alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina, aisialdi-eremuan, Garaia Elkartearen eskutik.
  • 17:30 – Dantza solte txapelketa, aldez aurretik gonbidatutako hamar bikoterekin.
  • 18:00 – Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria, Asola Berri Elkarteak antolatuta.
  • 18:30-20:30 – Dantzaldia Mugi Panderoa erromeria taldearekin.

Irailak 13

Urtero lez, Arrateko jaietako egitarauak irailaren 13an, Arrate egunaren osteko domekan, izango du jarraipena:

  • 10:30 – Simón Aldazabal XXXI. Antxitxiketaldia.
  • 11:00 – Meza nagusia bertsolariekin, German Meabebasterretxea eta Nerea Elustondorekin. Ondoren, prozesioa Usartza Txistulari Bandak lagunduta.
  • 12:00 – Paella lehiaketa.
  • 12:00 – Kaelo Memorialeko pilota partidak, kadete eta jubenil mailetan, Arrateko frontoian.
  • 14:00 – Paella lehiaketako sari banaketa.
  • 17:30 – Idi gazteen erakustaldia.