Alfako zuzendaritzak enpresaren likidazioa gauzatzeko erabakia hartu du
2017/12/08
12:01
eta kitto!
Langile batzordeak atzo ezagutzera emandakoaren arabera, ALFA taldeko zuzendaritzak abenduaren 7an likidazioa gauzatzea erabaki du aho-batez. Gauzak horrela, datozen egunetan egoerari konponbidea bilatzeko asmoz ordezkari politikoekin bilduko dira eta, horrekin batera, mobilizazioak deitu dituzte astelehen eta martitzenerako. Likidazio espedienteak Aluminio eta Altzairu atalek eta Mekanizatuak osatzen duten Alfa Precision Casting enpresako ia 150 langile ingururi eragiten die.
Azken orduko gertakarien berri ematen duen idatziaren arabera, "likidazioa saihesteko berriz lanera bueltatu eta produkzioa berreskuratzeko deitzen eta mehatxatzen asteak eman eta gero, ALFA taldeak likidatzeko erabakia hartu du, enpresa batzordearen eta langileen asanbladaren eskaerei erantzuna eman barik.
Une latz hauetan eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela, argi laga nahi dugu likidazioak ez duela zertan ekarri enpresa ixtea eta bere jarduera bertan behera lagatzea.
Une honetan zabaltzen den eszenatokiak hainbat aukera ematen ditu: behin-betirako ixtea, atalez atal saltzea, inbertsore berriren bat sartzea, enpresa berri baten sorrera...
Horregatik inoiz baino garrantzitsuagoa da hurrengo asteetan denak elkarrekin egotea eta norabide berean borrokatzea. Gure helburuak ez dira aldatu. Gure lanpostuei eutsi nahi diegu eta gure familien etorkizuna bermatu. Datozen egunetan Eibarko udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bilduko gara. Egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu".
- Astelehenean, 10:30ean, elkarretaratzea Eibarko udaletxearen parean.
- Martitzenean, 10:00etan, elkarretaratzea Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean.