Altxa Buruaren Lurralde arteko II. Topaketa egingo da Eibarren urriaren 3an

Eibarko Unibertsitate Laboralean izango da, zapatuan, 10:00etatik 14:00etara.
Altxa Buruaren Lurralde arteko II. Topaketa egingo da Eibarren urriaren 3an
2026/09/28 12:56
Silbia Hernandez Arrazola

Altxa Burua haurtzaroan eta nerabezaroan teknologia berrien erabilera egokia sustatzeko konpromisoa duten familiek eta profesionalek osatutako elkarteak Eibarren egingo du Lurralde arteko II. Topaketa, urriaren 3an (zapatua), 10:00etatik 14:00etara, Eibarko Unibertsitate Laboralean. 
Aurtengo topaketan, gaian aditua den Francisco Villar doktorearen hitzaldia, Altxa Buruko esperientziak, eta Utopian antzerki talde gazteak antzeztutako Nomofobia obra izango dira, beste ekimen batzuen artean. 
Parte-hartzea guztiz doakoa da, eta edozein familia joan daiteke, ez da beharrezkoa Altxa Burukoa izatea. Hala ere, aforoa behar bezala kudeatzeko, eta antolakuntza-lanak errezteko, izena emateko galdetegi labur bat betetzea eskatzen dute, urriaren 1erako. 
Jarraian daukazue egunerako antolatu den egitaraua.