Altxorraren Bila arrakastatsua antolatu zuen …eta kitto!-k barixakuan

Inoizko jendetsuena izan da aurtengoa
2024/05/13 13:14
eta kitto!

Eguraldia lagun 80tik gora lagunek hartu zuten parte barixakuan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Altxorraren Bila ekintzan. Hainbat pista asmatu eta proba gainditu ostean, helmugara iritsi ziren talde guzti-guztiek jaso zuten euren altxorra. Merendolaz gozatzeaz gain, diploma eta domina bana ere jaso zituzten parte-hartzaile guztiek.