Altxorraren Bila ekintzan izena emateko azkeneko egunak

Maiatzaren 22an egingo da herriko kaleetan barrena
Altxorraren Bila ekintzan izena emateko azkeneko egunak
2026/05/13 08:47
eta kitto!

Aurtengo Altxorraren Bilan izena emateko azkeneko egunetan sartuta gaude, barixaku honetan, maiatzak 15 amaitzen baita horretarako epea. 4tik 10 urtera arteko umeek har dezakete parte helduek lagunduta. Taldeka eman beharko da izena eta taldeak, asko jota,10 kidekoak izango dira. Taldekideak familia berekoak edo kuadrillakoak edo lagunak izan daitezke, baina bi-lau heldu egon beharko dira talde bakoitzean. Ezinbestekoa izango da gutxienez helduetako batek ahozko zein idatzizko euskara ulertzea. Errebalen hasiko da ekintza 17:30ean. Bertan jasoko dute taldeek lehenengo pista eta, hortik aurrera, asmatzen joan ahala pista berriak jasoko dituzte helmugara iritsi arte. Izena emateko  inprimaki hau bete, telefonoz deitu (943200918) edo emailez ere egin daiteke (elkartea@etakitto.eus).