Altzarien fabrikazioaren inguruko tailerra zapatuan

Altzarien fabrikazioaren inguruko tailerra zapatuan
2015/04/23 00:00
eta kitto!

EibarLab's teknologia berrien inguruko tailerra egingo da zapatuan (hilaren 25ean), Hirikiten elkartearen eskutik, "Altzarien diseinu eta fabrikaziora sarrera" izenburuari jarraituta: goizez 09.30etatik 13.30etara eta arratsaldez 14.00etatik 19.30etara emango dute, Biharrian-en (Ubitxa, 16an) eta 15 urtetik gorakoentzat izango da. Tailerrean fabrikazio digital eta adibide praktikoen bidezko altzarien diseinu eta fabrikaziora sarrera ikasteko aukera egongo da. Goizean diseinatu edo deskargatutako adibide bat eskuz kartoian nola fabrikatu, aulki bat desmontatuz eredu berdina fabrikazio digitalez nola eraiki pentsatu eta 3D inprimatze bidez aulki bat nola hackeatu ikusiko dute eta arratsaldez, berriz, taldeka erabilgarria den kartoizko altzari bat eraikiko dute. Izena emateko eibarlabs@gmail.com helbidera idatzi beharko da, izen-abizenak zehaztuta.