Alzheimer gaitzari buruzko hitzaldia emango dute domekan Ipuruako merkatu plazan
2024/11/06
10:06
eta kitto!
Alzheimer gaitzaren inguruko hitzaldia antolatu du Ipuruako Merkatu Plazak, AFAGI Alzheimer Gipuzkoa elkartearekin batera. Domekan, 12:00etan hasiko da Alzheimerrarekin elkarbizi (Convivir con el Alzheimer) izenburuko hitzaldia, Ipuruako merkatu plazan, eta sarrera librea izango da.