Amaia Elizagoien ‘Ameli’-k helduentzako ipuin-kontaketa aurkeztuko du gaur Portalean, musikaz lagunduta
Amaia Elizagoien "Ameli"ri (Oronoz, 1994) ipuinak entzutea bezain beste gustatzen zaio ipuinak kontatzea, eta horretan dabil 2015etik. Bakarlari bezala eta musikariekin batera aritzen da narratzaile lanetan. Bertsolaria eta idazlea ere bada.
Amelik berak ...eta kitto! astekarian egindako elkarrizketan kontatu zigunez, "helduentzako ipuin-kontaketa bat izango da. Aurreiritziengatik askotan kostatu egiten zaigu pausoa ematea, baina jendea animatuko nuke esperienzia hau bizitzera: ipuinak umeekin lotzen ditugu, baina kontalaritzak tradizio handia izan du helduen artean ere. Garai batean, helduak elkartu eta istorioak partekatzen zituzten, eta nik uste dut hori berreskuratzea oso ederra dela".
Baztanera bidaia egingo da gaurko saioan. "Bakarrizketa kutsua dauka, baina ez da ohiko bakarrizketa bat: umorea badago, baina ez da erritmo azkar horretan oinarritzen. Istorioak eramaten du erritmoa, eta tartea ematen da sakontzeko. Gainera, musikak laguntzen du: biolina, pianoa eta gitarra izango dira oholtza gainean. Beraz, kantua eta kontua uztartuko dira. Azkenean, herri txiki bateko unibertsora bidaiatuko dugu. Oso gazte nintzenean taberna batean lan egin nuen, eta esperientzia horretatik sortutako pertsonaiak eta bizipenak agertzen dira".
Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke