“HARRI – ORRI – AR” jokoa egiteko beste modu bat azaldu digute Amaña ikastetxeko 5. mailakoek (BIDEOA)
2017/12/12
17:37
eta kitto!
‘Harri – orri – ar’ jokoa ezagutzen duzue, ezta? Harriak artaziei irabazten die, orriak harriari eta artaziek orriari. Bada Amaña herri ikastetxeko 5. mailako ikasleek joko honen beste aldaera bat proposatzen digute.
Bi talde egin behar dira eta talde bakoitzetik banan-banan irtengo dira lehiakideak. Lurrean markatutako lerrotik korrika eginez elkarrekin topo egiten dutenean, ‘harri – orri – ar’ egin eta irabazleak aurrera jarraitzen du. Lehiakideak bere bidean arerio guztiak garaitu eta beste taldea dagoen tokira heltzen bada, bere taldeak puntu bat lortuko du.
https://youtu.be/I5KN0lqEhVg