Amañako Gazte eguna antolatu dute urriaren 11n
Amañako jaietan eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan ziren kontzertuak ordezkatzeko asmoz egingo dute festa.
2025/09/25
10:34
eta kitto!
Amañako auzoan lehen Gazte Eguna ospatuko da datorren urriaren 11n, larunbatean. Ekimen hau jai batzordeak eta Amañako gazteek elkarlanean antolatu dute, udako jaien garaian eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan ziren kontzertuak ordezkatzeko. Lendakaris Muertos eta Modus Operandi taldeak izango dira oholtza gainean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, egun osoan zehar egitarau berezia izango da, musika eta bestelako ekintzekin osatua. “Helburua giro ona sortzea da, eta batez ere, auzotarrek eta bisitariek elkarrekin gozatzeko aukera izatea”, adierazi dute.