"Amaren eskuak" filma zapatutik astelehenera arte emango dute Coliseoan
Donostiako Zinemaldian Baleukok atzo bertan (martitzena, hilak 24) aurkeztu zuen Amaren Eskuak, Karmele Jaioren izenburuko bereko liburuan oinarritutako filma barixakuan (hilaren 27an) estreinatuko da hainbat zinematan, eta zapatutik astelehenera arte Coliseo antzokian ikusteko aukera izango da (zapatuan 19.45etan eta 22.30etan, domekan 20.00etan eta astelehenean 20.30etan) Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta Josu Bilbaoren gidoiarekin, pelikulan parte hartzen duten aktoreen zerrendan, besteak beste, Ainara Gurrutxaga, Loli Astoreka, Esther Remiro, Mark Schardan, Aroa eta Naia Madurga, Naiara Arnedo eta Mikel Tello daude. Liburuak izandako arrakasta handiarekin animatuta, "idazlearen sentipenak pantaila handira eramateko" urrats bat gehiago ematea erabaki du Baleukok. Euskera da filmaren jatorrizko hizkuntza eta gaztelerazko azpitituluekin lagunduta proiektatuko dute.