Amurizak "4x4 operazioa" liburua aurkeztuko du gaur Kulturalean
2013/12/12
00:00
eta kitto!
Xabier Amurizarekin hitzaldi-solasaldia hartuko du gaur (eguena, hilak 12) Arrate Kultur Elkarteak 19.00etatik aurrera. Amurizak Joan ziren zazpi bildumako laugarren eleberria, 4x4 operazioa izenburukoa eta Eibarri buruzko aipamen asko dauzkan liburua aurkeztuko du. Bestalde, abenduaren 19an Donostia 1813, hiru inperioren biktima DVD berriaren proiekzioa eta hitzaldia eskainiko ditu Beñi Agirrek, Arrate Kultur Elkarteak Einabarrekin batera antolatutako saioan.