Amurrion “in itinere” istripuan hil den langileagatik elkarretaratzea egingo da bihar Eibarren

Amurrion “in itinere” istripuan hil den langileagatik elkarretaratzea egingo da bihar Eibarren
2023/09/21 18:16
eta kitto!
Aste honetan 32 urteko langilea hil da Amurrion, Haurreskolak Partzuergoko zentro batean ordezko gisa bere lan-saioa amaitu eta etxera itzultzen ari zela. Hori dela eta, LAB-ESK-STEILAS-EHNE-HIRU intersindikalak kontzentrazioa egingo du Eibarren bihar goizean, 11:00etan, Haurreskolak Partzuergoaren egoitza nagusiaren aurrean (Otaola hiribidea, 29), “gertaturikoa salatu eta lanpostura egin beharreko desplazamenduei loturiko arriskuak ere prebenitu daitezkeela ikusarazteko asmoz”.