Ana Belenen kontzertua gaur iluntzean Coliseoan

Ana Belenen kontzertua gaur iluntzean Coliseoan
2013/05/10 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 10) 20.30etan Ana Belen abeslari ezaguna Coliseoan izango da, A los hombres que amé disko berria aurkezteko emanaldia eskaintzen (sarrerak 30 euro balio du). Hamalau abestik osatzen duten lan berrian bere ibilbidean eragina izan duten hainbati omenaldia egin nahi izan die abeslariak, besteak beste Miguel Rios, Joan Manuel Serrat, Joaquin Sabina eta Luis Eduardo Auteri. Honezkero klasikoak diren kantak biltzen dituen diskoa ekoizteko arduraduna David San José izan da.