Ana Riañoren errealitate fikzionatua Portalean ikusgai

Ana Riañoren errealitate fikzionatua Portalean ikusgai
2013/03/05 00:00
eta kitto!

Barixakuaz geroztik zabalik dago Portalean Ana Riañoren (Bilbo, 1985) De realidades y ficciones erakusketa. Hilaren 24ra arte ikusgai egongo den erakusketan margolari bilbotarrak 2011az geroztik jorratzen diharduen proiektuaren emaitzaz gozatzeko aukera izango da: zinematik ateratako eszenak birsortu eta bere inguruko pertsonaiekin nahasten ditu, zuria eta beltza zein bi eta bateko proportzioa erabiliz. Pelikuletako pertsonaiak bere bizitzako espazioetan erakusten ditu, eta alderantziz. Erakusketa martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara egongo da zabalik.