Ander Sukia eta Unai Avila haizezko karabinarekin txapeldun
2013/06/17
00:00
eta kitto!
Zapatuan Sanjuanetako XXII. Tiro Txapelketa haizezko karabinekin jokatu zen Hezkuntza Esparruan, Dinbi Danba elkarteak antolatuta. Denera 22 bat lagunek hartu zuen parte tiraldian eta, bakoitzak lortutako puntuak zenbatu eta gero, irabazleei sariak banatu zizkieten: seniorretan Ander Sukia izan zen txapelduna eta umeen artean, berriz, Unai Avila. Jubenilen mailan ez zuen inork jardun.