Andres de Egiguren orkestrak Madinaren obra kutuna estreinatuko du gaur Coliseoan
2018/10/26
10:27
eta kitto!
Pedro Palacin eibartarraren eskutik 2008an sortu zen Andres de Egiguren orkestrak kontzertu berezia emango du gaur, 20:00etan Coliseo antzokian. Izan ere, orkestrak mundu mailako estreinaldia egingo du Eibarren eskainiko duen emanaldian: kontzertura joatera animatzen direnek Francisco Madina (Aita Madina) konpositore oñatiar handiaren “Gitarra eta soka orkestrarako erlijio-musikako kontzertua” izenburuko obra lehenengoz entzuteko pribilegioa izango dute. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) .
Kontzertua zuzenduko duen Palacinek aurreratu digunez, “Eibarren emango dugun kontzertu hau estreinaldi-serie baten lehenengoa izango da”. Izan ere, Palacinek urteak daramatza Madinaren obraren inguruko ikerketa-lan sakona egiten eta Oñatiko artxibategian gordeta dauden bere obrak berreskuratzeko lanean. Dioenez, “Madinak sortutako musika oso-oso ugaria da, baina bere obra batzuk estreinatu barik geratu ziren, horretarako denbora izan aurretik hil egin zelako. Eta beste lan batzuk, berriz, erdi galduta daude. Bere obra guztia Oñatiko artxiboan daukate eta hori ahalik eta ondoen zaintzen eta gordetzen ahalegindu dira. Ni, berriz, Madinaren obra rebisatzen eta birkonposatzen nabil. Izan ere, musikari oso handia izan arren, uste dut Madina ez dagoela benetan dagokion tokian, hau da, ez zaiola aitortu benetan duen garrantzia”.
Madinaren obraren inguruan egiten diharduen lan mardularen barruan, hainbat pieza moldatzen ari da, besteak beste orkestrarako musikazioa egiteko, eta horietako bat da, hain zuzen, hemendik egun batzuetara gurean estreinekoz entzungo dena: “Madinak berak esaten zuenez, beste gauza guztien gainetik abadea zen bera, erlijioak berebiziko garrantzia zuen bere bizitzan. Coliseoan eskainiko dugun obra Vaticanoan estreinatu nahi zuen berak, abade zela 50 urte betetzen zirenean, baina obra hau eskutan zuela hil egin zenez estreinatu barik geratu zen. Pentsatzen dut Madinarentzat obra berezia eta oso garrantzitsua izango zela, horregatik aukeratu dugu estreinatzen lehena izateko”.
Kontzertuan 15 hari-instrumentuk jardungo dute lehen zatian eta bigarrenean, berriz, haizezko beste lau gehituko zaizkio. Gainera, maila handiko kolaboratzaileak lagunduko die gitarrarekin: Eduardo Baranzano nazioarteko kontzertistak jardungo du bakarlari gisa. Uruguayen jaiotako musikaria Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko katedratikoa da eta, gainera, Madinaren musikaren miresle eta defendatzaile handia ere bada.