Andres Egiguren Orkestrak ekingo dio 21. Musikaldiari gaurko emanaldiarekin
2013/10/11
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 11) Andres Egiguren orkestrak kontzertua emango du Coliseoan, 20.30etan, Musikaldiaren programazioaren barruan antolatutako emanaldian. 2008an Pedro Palacinen eskutik jaiotako ganbara orkestan 18 eta 24 urte bitarteko 22 musikari gaztek jardungo dute gaurkoan eta kontzertuaren lehen zatian Schuberten Bosgarren Sinfonia eskainiko dute. Bigarren zatirako, berriz, orain arteko emanaldietatik guztiz aldenduko dira: hiru abeslarik eta hiru musikarik osatutako Disei taldeak lagunduko die orkestakoei. Kontzerturako sarrerak 7 euro balio du.