Ane Moreira (hezitzailea): ”Zapatuetako tailerretan umeek ondo pasatu eta lagun berriak egiten dituzte”
2016/10/14
08:00
eta kitto!
Urriaren 22an hasiko dira Eibarko Udaleko Haurreria eta Gazteria Sailak eta Astixa Aisialdi taldeak antolatzen dituzten udazkeneko “Zapatuetako tailerrak”. Tailer horietan 5 eta 11 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte, eskulanak eta dantza garaikidea egiteko aukerarekin. Ane Moreira tailer horietako monitoreetako bat da. Haur Hezkuntza eta LH ikasketak egin zituen eta Astixak antolatutako hainbat jardueretan dihardu monitore hainbeste gustatzen zaiona egiten: haurrekin lan egitea, hain zuzen.
- Iaz zapatuetako tailer bat eman zenuen eta aurten ere hor egongo zara. Zer emango duzu oraingoan?
Iaz 6. mailakoekin egon nintzen eta maketak egin genituen. Aurten 2. mailakoekin egongo naiz eta foamy egingo dugu, goma evarekin eskulanak. Eredu batzuei jarraituta gauza desberdinak egingo dituzte: erloju bat, logelan jartzeko euren izenak…
- Zelan antolatzen dira zapatuetako tailerrak?
Adinaren arabera antolatzen dira eta txikienak, 5 eta 6 urtekoak, gurasoekin etortzen dira. Bigarren mailatik aurrera, bakarrik etortzen dira. Talde bakoitzean gutxienez 8 haur eta gehienez 15 egoten dira. Tailer bakoitzak 3 saio izango ditu (urriaren 22an, 29an eta azaroaren 5ean) eta ordutegi desberdinak izango dira aukeran: goizean 2 talde eta arratsaldean talde bat. Eskulan tailerrak (foamy, harriak margotu eta apaindu, goma espuma) Astixako monitoreek emango ditugu eta dantza garaikideko tailerraz Biraka eta Ipuruako Dantza Garaikide taldekoak arduratzen dira.
- Zeintzuk dira zapatuetako tailerren helburuak?
Lehenik eta behin umeek ondo pasatzea eta euskara lantzea. Horretaz gain, ikastetxe desberdinetako umeak elkarrekin egoteko eta elkar ezagutzeko aukera paregabea da. Aisiladian egiten den jarduera denez, lasai egoteko eta lagun berriak egiteko une eta toki egokia da. Oso ondo pasatzen dute. Joan den urtean, amaieran, inkesta bat pasatu genien eta balorazio guztiak oso positiboak izan ziren. Saio motzak dira, ordu eta erdikoak, eta konturau barik pasatzen dira. Hauek udazkeneko tailerrak dira, baina neguan ere beste batzuk egingo ditugu. Udazken eta neguko zapatuetarako plan polita da, zalantzarik gabe.
- Txikienak gurasoekin joaten dira…
Guraso askok denbora gutxi eukitzen duteumeekin egoteko, eta zapatuan euren umearekin momentutxo bat konpartitzeko aukera izatea oso ondo dagoela iruditzen zaie. Momentu polita da. Nik gogoratzen dut txikitan nire amarekin antzerako esperientzia bat konpartitu nuela, eta oraindik biok gogoratzen dugu.
- Umeekin lan egitea gustuko duzu, ezta?
Lehenengo lehen hezkuntza eta gero haur hezkuntza egin nuen. Amaitu eta berehala hasi nintzen Astixan lanean, eta 4 urte daramatzat jarduera deberdinetan lan egiten. Horretaz gain jantokiko monitorea ere banaiz. Beraz, beti haurrekin harremanetan. Gustatzen zait umeekin egotea, nirekin bat datorren gauza bat da. Adinaren arabera, haurrek gauza desberdinak ematen dizkizute. Txikienek afektoa ematen dizute eta nagusiekin gauza askori buruz hitzegin dezakezu. Oso gustora nago eurekin eta, orokorrean, oso ondo portatzen dira.