Antsietatea arintzeko ikastaroa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak abenduaren 14rako
2023/11/27
12:21
eta kitto!
TRE izeneko ikastaroa antolatu du …eta kitto!-k abenduaren 14rako Illunabarrian programaren barruan. Tentsio kroniko sakona askatzeko eta lasaitasun eta bake sentsazioa berrezartzeko gorputz-teknika iraultzailea da eta eskaintzen dituen onurak ez dira gutxi: “Kezka eta antsietatea gutxitzen ditu, energia, loa eta malgutasuna hobetzen ditu, tentsioa eta giharretako mina murrizten ditu, laneko estresa murrizten du…”, diote …eta kitto!-tik. Ikastaroa elkartearen egoitzan egingo da 18:30etik 21:30era. Izena emateko deitu 943200918 telefonora edo mezua idatzi elkartea@etakitto.eus helbidera (5€).