Anuaria sari hirukoitza Gorka Aizpuruarentzat
2013/04/23
00:00
eta kitto!
Gorka Aizpurua eibartarrak hiru sari eskuratu ditu 2013ko Anuaria Espainia eta Portugalgo nazioarteko diseinu grafiko sarietan, bakoitza atal batean: produktu edo zerbitzu baten logotipo onenari saria, Chicken Kitchen lanarekin; korporazio-identitate programa onenari saria, hori ere Chicken Kitchen lanarekin; eta eskuorri, postal, flyer… onenari saria, Superstición lanarekin. Aizpuruak urteak daramatza Bartzelonan bizi izaten eta bertan dihardu beharrean eta aurretik ere hamaika sari jasotakoa da.