EH Sukarra taldeak joko du Agorra Fest jaialdian

Irailaren 11tik 13ra musika jaialdia antolatu du Ustekabe txarangak
EH Sukarra taldeak joko du Agorra Fest jaialdian
2026/08/31 18:00
Ekhi Belar Errasti

Ustekabe txarangak uda amaierako musika jaialdia antolatu du irailaren 11tik 13ra: Agorra Fest. Kaleko musika taldeek hartuko dute parte bertan ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte, eta gauean kontzertuak egongo dira.

...eta kitto!-k jakin ahal izan duenez, EH Sukarra taldeak larunbatean joko du, irailaren 12an. Agorra Fest-en parte hartuko duten beste taldeen izenak aste honetan zehar jakingo ditugu.