Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsiodunek manifestazioa egingo dute ostegunean Gasteizen
Legebiltzarraren aurrean mobilizatuko dira, 11:00etan, beraien haserrea agertzeko.
2025/12/15
17:18
Silbia Hernandez Arrazola
Astelehenero bezala, gaur ere Eibarko Pentsionisten Taldeak deituta 130 andra-gizon elkarretaratu egin dira Untzagan, pentsio publiko eta duinak defendatzeko, eta gutxieneko pentsioa lanbidearteko gutxieneko soldataren parekoa izatea eskatzeko. Ildo horretan, eguenean (abenduak 18) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Pentsiodunak Gasteizera joango dira, Legebiltzarraren aurrean manifestazioa egin eta beraien haserrea adierazteko, eta gauza bera egingo dute Nafarroako Pentsiodunek Iruñean. Adierazi dutenez, “helburuak berdinak dira: gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte osatzea, eta banaka aitortu eta aplikatzea, hau da, familia unitatearen diru-sarrerek baldintzatu gabe”.

