Araban bizi diren eibartarrek San Andres eguna ospatu zuten Gasteizko El Portalon jatetxean

Araban bizi diren eibartarrek San Andres eguna ospatu zuten Gasteizko El Portalon jatetxean
2023/12/11 13:36
eta kitto!

Gasteizko “El Portalón” jatetxean elkartu ziren Araban bizi diren hainbat eibartar, urtero moduan San Andres eguna ospatzeko. Aurtengoa XXIII. edizioa izan da. Ospakizuna egun batzuk lehenago hasi zen Eibar-Gasteiz Elkarteak  “Toloño” tabernan duen egoitzatik abiatuta egin zuten txikiteoarekin.

Eta, hain zuzen ere, Toloño tabernan hasi ziren ospatzen  “XXIII. San Andres Eguna” . Abenduaren 3an, domeka, izan zen,  Euskararen Egunarekin bat eginez. “Egun zoragarria izan zen. 30 lagun inguru bildu ginen.  Kalejira Toloñon hasi genuen, Herreria kaletik “Erkiaga” tabernara joan ginen, eta handik “Portalón”era, Talde-argazkia bertan atera genuen.  Giroa alaitzen Iosu Arizagak eta Kike Gisasolak osatutako “Amanecer bikotea” egon zen.