Araceli Guerrero: “Mekanizatua eta zaintza-arloaren inguruko ikasketak dira gehien eskatzen direnak gure eskualdean”
2021/04/13
10:11
eta kitto!
DAITEKE aholkularitzak Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua jarri du martxan Armeria Eskolarekin elkarlanean. Zerbitzuak banakako aholkularitza eskaintzen die eskualdeko herritar guztiei, prestakuntza-prozesuetan aholkatuz eta lagunduz. Gainera, mota guztietako ikastaroei, tailerrei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta, azken batean, eskualdean dagoen edozein motatako formakuntzari buruzko informazioa eskaintzen du, baita atzerriko titulazioen homologazio-prozesuei eta lanbide-esperientzia aitortzeko prozesuei buruzko informazioa ere.
Zer da Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua eta zeinek antolatzen du?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin eskualde desberdinetan eskaintzen den zerbitzua da. Azken urteetan etenaldi bat egon da gure eskualdean, baina berriro ere Armeria Eskolan eskaintzen da aurten, Daiteke aholkularitzako profesionalen bidez. Formakuntzari buruzko informazioa eskaintzen dugu, eta hor edozein formakuntza sartzen da: formakuntza formala, ez formala eta “informala”.
Nolakoa da zuengana hurbiltzen den jendearen profila?
Adinaren arabera denetik daukagu, eta lanarekin zerikusia daukan ikastaroren bat egin nahi dutenak dira gehienak. Euren lan-aukerak handitu nahi dituztelako etortzen dira. Dena dela, argi utzi nahi dugu arlo desberdinak lantzen ditugula. Ez da soilik lan-munduari begira dauden pertsonen formakuntzarako. Zerbitzua hortaz haratago doa: esate baterako, euren aisialdian edozein motatako formakuntza edo ikastaro jaso nahi duten jubilatuak lasai etor daitezke. Edo beste adibibide bat jartzearren, pertsona batek yoga non ematen den jakin nahi badu, lasai etor daiteke ere informazio bila. Herritar guztientzako doako zerbitzua da.
Atzerriko titulazioen homologazioan ere laguntzen duzue. Sarritan eskatzen dizueten zerbitzua da?
Bai, maiz eskatzen digute. Azken batean, pertsona asko etorri dira gure artean bizitzera eta euren herrialdeetan egin dituzten ikasketak hemen homologatzeko aukera daukate. Zein herrialdetatik datozen eta zein ikasketak egin dituzten arabera errazagoa edo zailagoa da hemen homologatzea. Eurentzako prozedura administratiboetan sartzeak zailtasun handia dauka eta horregatik erabaki genuen zerbitzu hau ematea. DBH edo Batxilergoa homologatzeko prozedura guztian laguntzen diegu, hasieratik amaierara arte. Ikasketa unibersitarioak baldin badira, aldiz, ez da hain erraza, baina lehendabiziko aholkularitza ematen diegu eta behar den lekuetara bideratzen ditugu, nahiz eta prozedura osoan ezin dugun lagundu.
Lanbide-esperientzia aitortzeko prozesuetan ere jarduten duzue. Nola egiten da hori? Nola erakusten da lanaren bitartez lortu duzun eskarmentua edo esperientzia?
Hezkuntza Sailak deialdiak irekitzen ditu, eta hauek lanbidearen araberakoak izaten dira: administrazioa, igeltseritza… Era askotakoak daude. Ikusi behar da zein institututan atera den deialdia, matrikula egin eta, ondoren, prozedura hasten da tutore baten gidaritzapean, zer nolako lan-eskarmentua daukaten baloratzeko eta zer homologatu dezaketen ikusteko. Gutxienez modulu formatiboak homologatzea lortzen badute gero errazagoa izaten da erdi edo goi mailako zikloak egitea, konbalidazioen bidez.
Zein da une honetan Debabarreneko formakuntza-alorreko alderik sendoena? Eta ahulena?
Alderdirik sendoena mekanizatua da, hori delako hemen behar duguna. Mekanizatuan eta soldaduran espezialitatea eskaintzen duten oso institutu potenteak dauzkagu eskualde osoan. Ahulena, berriz, sukaldaritza dela esango nuke. Gure eskualdeko herritarrek hiriburuetara joan behar dute sukaldaritza ikasteko. Hemen, Eibarren, badaukagu Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua, Azitain auzoan; bi urteko sukaldaritza zikloa eskaintzen dute, baina aurten ez diete eman ziurtagiri profesional hori. Bestalde, zaintza-zerbitzuei lotutako ikasketek ere pisu handia daukate. Menpekotasunaren legeak dioenez, etxean zaintza-lanak egingo dituena kontratatzeko orduan ezinbestekoa da pertsona horrek profesionaltasun-ziurtagiria izatea. Horregatik ikastaro hori gainezka dago Eibarren eta inguruan. Pandemiarekin areagotu egin da profesional horien eskaria.
Zer egin behar da zuekin harremanetan jartzeko?
Armeria Eskolan gaude, baina aldez aurretik hitzordua hartu behar da 747 415 118 / 943 20 32 44 (ext. 13083) telefonoetan edo bitartekari.debabarrena@daiteke.com helbide elektronikoaren bidez. Hitzorduak aurrez aurre edo bideo-dei bidez egin ahal izango dira, horrela, zerbitzua inguruko udalerrietako pertsonentzat ere iritsi ahal izateko.