Kolorez betetako argazkiekin dator Txikittto! aldizkaria
2017/03/07
15:07
eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto! aldizkariaren 166. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan aratosteetan herriko ikastetxe guztietako argazkiekin osatutako argazki-bildumak ikus daitezke.
Bestalde, "Munduko jolasak" atala estreinatu dugu, eta ale honetan "Mankala" jolasaren nondik norakoak azaltzen dira. Mankala familiako jolasa da, arabiar hitza da eta “mugitzeko”, “mugimendua” esan nahi du. Afrika mendebaldean du jatorria, baina egun, munduko txoko desberdinetan ere jolasten da.
Izen desberdinez ezagutzen da: oware, owari, oyo, awari,warri, awale, bao, giuthi, lelel, omwenso, tei, songo, kalaha… Tokiaren arabera joko honen hainbat modalitate ezagutzen dira.
Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak eta ipuinak aurkituko dituzue.
http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/03/Txikitto-166-b.pdf
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.