Aratoste Zapatuko kalejirak kolorez bete ditu herriko kaleak
Ekitaldia arrakastatsuagoa da urtetik urtera.
                
                    2025/03/06
                    21:15
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibarko Udalak antolatuta, Aratoste Zapatuan, eguerdian, koadrilen arteko kalejira-lehiaketa egin da aurten ere. Lagunek zein familiek osatutako talde ezberdinek ederto girotu zituzten herriko kaleak, imaginazioz gainezka egiten zuten era guztietako koko-jantziekin. Kalejira Ustekabe txarangaren musika izan zuten lagun.