Aratosteak 2015 Eibarren kartela aukeratu dute
2015/01/27
00:00
eta kitto!
Atzo (astelehena, hilak 26) batu ziren Aratosteak Eibarren kartel lehiaketaren epai-mahaiko kideak eta aho batez sari hauek ematea erabaki zuten: helduen mailan, irabazlea Maialen Belaustegi Lapeira izan da "Animalia tropikalak" izenburuko lanarekin; 11-14 urte bitartekoen mailan, Salma Losada "Edurne urdin hori artean" kartelarekin; eta 10 urtera artekoen artean saria Maialen Saez Abarrategik eskuratu du, "Elefante koloretsua" lanarekin. Lehiaketara 89 lan aurkeztu dira: 37 helduen kategorian, 14 kartel 11 eta 14 urte bitarteko kategorian eta 38 kartel 10 urte arteko kategorian.