Aratosteetako Play-Back lehiaketan Zilarrak, Eleganteak eta Teletubiak taldeak garaile

Play-Back lehiaketa. Talde irabazleak
2024/02/13 12:39
eta kitto!

24 taldek hartu zuten parte domeka arratsaldean Untzagan egin zen Aratosteetako Play-back lehiaketan. Betiko moduan, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek hartu dute parte …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketan. Talde guztiak primeran aritu ziren eta giro bikaina sortu zen. Talde irabazleak hauek izan ziren: Interpretazio onenaren saria Zilarrak taldeak eraman zuen; Koreografia onena Eleganteak taldearentza izan zen, eta Mozorro onenaren saria Teletubiak taldeko kideek eskuratu zuten.

 

 

Zilarrak, interpretazio onenari saria

Teletubiak, mozorro onenari saria

Eleganteak taldea, koreografia onenari saria