Aratosteak | Sardinaren entierro txikia

Aratoste Martitzenean, sardinaren entierro txikiaren kalejiran egindako argazkiak.
2024/02/13 22:06
eta kitto!

Aratoste Martitzenarekin batera, aurtengo Aratosteak agurtzeko ordua ailegatu zaigu gaur. Urtero bezala, haurrak izan dira protagonista, arratsaldean Untzagan Astixaren eskutik egindako jolasetan. Jarraian, parte-hartze polita izan duen kalejiran atera dute sardina, Untzagatik irten, Toribio Etxebarria zeharkatu eta Untzagara buelta egiteko. Aratosteei agur esateko ordua ailegatu dela eta, malko batzuk ere isuri dituzte Adolfo Jainagaren trikitixa-eskolakoek girotutako kalejiran.