Aratosteetako kartel irabazlea aukeratu dute

Aratosteetako kartel irabazlea aukeratu dute
2016/01/18 15:24
eta kitto!
Gaur eman dute ezagutzera "Aratosteak 2016" lehiaketako epai-mahaiak hartutako erabakia eta, horren arabera, sari nagusia Burrianako (Castellon) Juan Diego Ingelmo Benaventek irabazi du, “Festak” izenburuko lanarekin. Umeen artean, 11-14 urtekoen mailan saria Miren Ereñak eskuratu du “Mutil edo neska?” lanarekin. Eta 10 urtera arteko mailan, epai-mahaiak irabazle bi aukeratu ditu "ex aequo": Lucia Zubizarreta Caballero (9 urte) “Arrain koloretsua” lanarekin eta Miriam Zabala Ferreiro (10 urte), “Telak mozten” lanarekin. Edizio honetara 77 lan aurkeztu dituzte: 15 kartel helduen kategorian; 17 kartel 11 eta 14 urte bitarteko kategorian; eta 45 kartel 10 urtera arteko kategorian.

 

aratoste arrainaratoste mutilneskaaratoste telakaratoste nagusi