Aratosteetako kartel lehiaketa Irune Jaiok irabazi du, "Oiloa inauterietan" lanarekin
2014/01/27
00:00
eta kitto!
Leire Kareagak, Asier Lopez de Viñasprek eta Marina Barrenak osatutako epai-mahaiak aho batez erabaki du Aratosteak Eibarren kartel lehiaketako sari nagusia Irune Jaio Lavadoren Oiloa inauterietan lanari ematea. Umeen artean, 11 eta 14 urte bitartekoen mailako irabazlea Afrika Santos Cid (12 urte) izan da, Gora eskuak lanarekin eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Gorka Kareaga Salido (10 urte), Jostunen jaiak kartelarekin. Aurtengo deialdian 88 lan jaso dituzte, 38 helduen mailan eta 50 umeen maila bietan. Sari banaketa martxoaren 1ean, Aratoste zapatuan izango da, 13.30etan, Untzagako karpan.