Aratosteetarako jarduerak antolatu ditu "Amaña es la caña" auzoa sustatzeko elkarteak
2017/02/22
11:40
eta kitto!
Aratosteak ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu “Amaña es la caña”, Amaña Auzoa Sustatzeko Elkarte eratu berriak: bihar, Amañako herri eskolarekin bat eginda, karroza bat mozorrotuko dute, gai modura itsasoa hartuta eta Untzagaraino kalejiran joango dira, han ikastetxeen kalejirarekin bat egiteko. Kalejira amaitu eta gero, berriz auzora joango dira, han jaiarekin jarraitzeko: txorizo pintxoak jan eta DJ batek girotutako festan ederto pasatzeko aukera izango da.
Barixakuan, berriz, 17:00etatik aurrera umeendako jokoak eta eskulanak egingo dira eta, horrez gain, txokolate-jana eta poteoa ere antolatu dituzte. Zapatuko egitaraua 17:00etan hasiko da, Bihar taldearen txotxongiloekin eta arratsalde osoan argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. Eta amaieran, Aratosteak agurtzeko salda eta txorizoa banatuko dituzte eta trikitilariek lagundutako poteoa egingo dute auzoan.
ARATOSTEAK AMAÑAN
Eguen Zuri
15:30: Kalejira, Amaña ikastetxearekin batera.
18:00: Auzoan batuko dira. Txorizo pintxoak banatu eta DJ baten emanaldia.
Barixaku Erregularra
17:00: Umeendako joko eta eskulanak.
18:00: Umeendako txokolate-jana.
19:00: Koko-jantzita, auzoan poteoa egingo da.
Aratoste Zapatua
17:00: Txotxongiloak, Bihar taldearen eskutik.
18:00: Umeendako txokolate-jana. DJ baten emanaldia “Amaña es la caña” Aratosteetako argazki lehiaketa.
Aratoste domeka
10:00: Salda eta txorizoa banatuko dituzte.
12:00: Triki-poteoa auzoko tabernetan.