Ardo eta txakolin artean berbetan
2015/10/14
00:00
eta kitto!
Mikel Garaizabal enologoaren eskutik gaur (eguaztena, hilak 14) egindako ardo-dastaketa saioa arrakastatsua izan zen benetan. Hogei bat lagun erakarri zituen …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programaren barruan antolatutako saioak. Elorrioko adituak jatorri-deitura duten Arabako Errioxako ardoaren eta Getaria, Bizkaia eta Arabako txakolinen ezaugarri bereizleak azaldu zizkien batutakoei, horiek probatzen joan ahala.