[ARGAZKIAK] Eguerdian Sagardo Egunean egindako argazkiak ikusgai ipini ditugu
2022/10/01
16:27
eta kitto!
Eguzki ederrarekin ekin zaio gaur eguerdian …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Sagardo Egunaren XXVII. ediziori, Untzaga plazan. Jendetza animatu da jaiarekin bat egitera eta plaza bete-beteta egon da, bazkaltzera joateko ordura arte. Arratsaldean, 19:00etan itzuliko da festa, sagardo guztia amaitu arte.
Zortzi euroko tiketa erosita nahi beste sagardo probatzeko edalontzia, zapia eta pintxoa hartzeko aukera izango dugu; txorizo- edo gazta-pintxoa bera bakarrik bi eurotan salduko da. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak ekarriko du sagardoa, hamahiru sagardotegitatik: Alorrenea, Altzueta, Astarbe, Barkaiztegi, Begiristain, Bereziartua, Gartziategi, Gaztañaga, Izeta, Lizeaga, Olaizola, Sarasola eta Zelaia.
HEMEN DAUKAZUE GOIZEKO ARGAZKIEKIN OSATU DUGUN BILDUMA:
[foogallery id="123015"]