Argindarraren fakturarekin laguntzeko informazio puntua Untzagan zabalik

Argindarraren fakturarekin laguntzeko informazio puntua Untzagan zabalik
2015/06/09 00:00
eta kitto!

Debegesak abiarazi duen "Debabarrenean energia aurreztuz" programaren barruan, etxeko elektrizitatearen faktura hobeto ulertzeko eta energia-kontsumoan aurrezteko aholkuak emateko informazio puntua egongo da zabalik gaur (martitzena, hilak 9) Untzagan, udaletxeko arkupeetan, goizez 14.00ak arte eta arratsaldez 17.00etatik 20.00etara. Barixakuan (12an) berriz ipiniko dute mahaia, toki berean, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Kanpaina horren barruan, gure eskualdean dauden energia berriztagarrien zentruak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte: ekainaren 20an Soraluzeko Sologoen Zentral Hidroelektrikoa ezagutzera joateko bisita egingo dute. Informazio gehiagorako 943820110 telefonora deitu edo energia@debegesa.com helbidera idatzi.