Argitaratu du ...eta kitto!-k Ongietorri programakoen bigarren bideoa
...eta kitto! Euskara Elkarteak argitaratu du Ongietorri programaren bigarren bideoa. Oraingoan ere programako parte-hartzaileek dute protagonismo osoa eta eurek azaltzen dute Ongietorri zer den eta zer egiten duten, hori bai, oraingoan euskaraz dihardute.
Harrera eta elkarbizitzako programak astean behineko saioak eskaintzen ditu herriko lau auzotan: Urkizun (...eta kitto!-ren egoitzan), Urkin (Arrateko Andra Mari ikastetxean), Amañan (bertako ikastetxean) eta Ipurua aldean (La Salle ikastetxean). Euskarara eta Euskal kulturara hurbiltzeko aukera eskaintzen diete ordu eta erdiko saioek. Horrez gain, hainbat irteera eta ekintza ere egiten dituzte urtean zehar Euskal Herriko txoko desberdinak eta ohiturak ezagutzeko. Urte osoan eman daiteke izena eta doakoa da.