“Argylle” eta “La reina del convento” Coliseo antzokiko astebururako zine-karteldegian
2024/02/08
09:33
eta kitto!
Matthew Vaughn akziozko “Argylle” eta Carmen Peronaren “La reina del convento” komedia izango dira asteburu honetan Coliseok eskainiko duen zine-karteldegian. Bi pelikula horiek gehituko zaizkie joan zen asteburutik karteleran dagoen Terry Loaneren “El último soldado” filmari. Ohiko lauko karteldegia osatzeko, Mara Eibl-Eibesfelot zuzendariaren “Thabo y el caso del rinoceronte” zine familiarraren barruan. “Argylle” filmaren iraupenak (ohikoa baino luzeagoa da) zapatuko lehenengoko bi saioak ordu erdi aurreratzea eragingo du. Bestalde, “El último soldado” 1 Aretoan emango dute, “La reina del convento” 2 Aretoan botako da, “Thabo” Antzokian eskainiko dute eta, azkenik, “Argylle” 1 Aretoaren eta Antzokiaren artean banatuko dute.