Armagintzaren Museoak 5.000 bisita baino gehiago izan ditu urteko lehen seihilekoan
2019/07/01
16:13
eta kitto!
Armagintzaren Museotik eskainitako datuen arabera, urtearen lehen seihilekoan 5.000 bisita baino gehiago izan ditu Eibarko Armagintzaren Museoak, eta antolatutako hiru erakusketa bereziek zehazki 2.000 bisitari baino gehiago izan dituzte. “Eibarko Industriaren Berreraikuntza” erakusketak uztailaren 19ra arte jarraituko du, arrakasta handia izaten dihardu-eta. Bestalde, hilero pieza berri bat eskuratzen eta aurkezten ari da museoa bere funtsak handitzeko.
Urteko lehen erakusketa, “Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea” izenekoa, erakusketa ibiltaria izan zen, eta Pirinioetan burdinarekin eta burdingintzarekin lotutako industria guneak aztertzen zituen. Urtarrilaren 16 eta 27 bitartean egin zen, eta bertan ezagutu ahal izan ziren industria horren leku garrantzitsuenak Andorran, Katalunian, Euskal Herrian, Languedoc-Rousillonen eta Akitanian. Hirurehun bat lagun joan ziren.
Otsailaren 25etik martxoaren 31ra, Armagintzaren Museoak Eibarko belomotorren erakusketa antolatu zuen; oihartzun handia izan du Euskal Herri osoan eta mila bat bisita izan ditu. Erakusketa horretan aurkeztu ziren piezak 1950 eta 1990 artean Eibarko hainbat enpresatan egindakoak ziren, hala nola, Echasa, GAC, Alfa, ABC, Valenciaga, Orbea edo Ayra Durex.
Apirilaren 6an Ernest Hemingwy-k Euskal Herriarekin izandako harremanari buruzko jardunaldi bat egin zen, eta hainbat datu ezagutu ahal izan ziren Javier Muñoz iruindarraren eta Edorta Martinez idazlearen eskutik. Gainera, ‘Hemingway Traveler’ doaneko aldizkaria aurkeztu zuten.
Apirilaren 25ean “Eibarko Armagintza Sarearen Berreraikuntza 1938-1942” izeneko erakusketa ireki zen eta, izan duen arraskasta ikusita, uztailaren 19ra arte zabalik egotea erabaki dute. Bertan azaltzen da 1937ko bonbardaketaren ondoren eta Eibarko herria erabat suntsituta geratu ostean, nola hasi zen hasi ziren hilabete batzuk geroago tailer eta fabrika asko berreraikitzen, herriari zeukan produkzio-ahalmena itzultzeko.
Maiatzean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zen artisau armaginei protagonismoa emanez, hain kalitate handiko piezak sortzeko erabiltzen dituzten prozesuen xehetasunak erakutsiz. Gainera, maisu armagin artisauei buruzko ikusentzunezko bat aurkeztu zen .
Pieza berriak
Bestalde, Armagintzaren Museoa, bere funtsak zabaltzeko asmoz, hilero pieza berri bat aurkezten ari da. Urtarrilean eta Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen gaineko erakusketarekin batera, “tornuzil” bat aurkeztu zen, funtsezko pieza burdinez egindako edozein produkturen manufakturan. Otsailean, Eibarko belomotorren erakusketan, Lambretta ziklomotorrerako Zenith 20 MX karburagailua aurkeztu zen.
Martxoan, eta Emakume Langilearen Egunaren harira, emakume eibartarrek egindako bizikleten osagarriak aurkeztu ziren. Apirilean, Eibar bonbardatu zutela 82 urte betetzen zirela-eta, ‘La Domenica del Corriere’ dokumentua aurkeztu zen, Achille Beltrán pintore-ilustratzaileak 1937an egindakoa El Corriere de la Sera egunkariaren igandeko gehigarrirako.
Maiatzean, kanoien makina zulatzaile bat aurkeztu zen, Pablo Zamacolak Museoari emandakoa. Eta ekainean, erosketa garrantzitsu bat aurkeztu zen, Eibarko damaskinatugintzaren aparteko pieza bat: Felipe Guisasolak egindako marko damaskinatu bat, Aurrerapenaren Saria jaso zuena eta urrezko domina 1888an Bruselako Erakusketa Unibertsalean.
Museora egindako bisita gidatuei dagokienez, seihileko honetan guztira 40 bisita gidatu egin dira aurretik eskatu duten taldeekin. Eta, gainera, hileko hirugarren larunbatetan, bi bisita gidatu egin dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta guztira ehun bat pertsonak hartu dute parte.