Armeria Eskola Elkarteak %50eko kontratazio-konpromisoa duen soldadura TIG ikastaroa antolatu du

Armeria Eskola Elkarteak %50eko kontratazio-konpromisoa duen soldadura TIG ikastaroa antolatu du
2023/10/18 08:48
eta kitto!
Urriaren 31n aurreko edizioetan hain harrera eta emaitza onak izan dituen Soldadura TIG ikastaroaren edizio berri bati hasiera emango zaio, Armeria Eskola Elkartearen eskutik. Laugarren edizio honetan, ikastaroa amaitzen dutenen erdia, gutxienez, sei hilabetez eta lanaldi osoan kontratatzeko konpromisoa hartu dute hiru enpresa hauek: Fagor Industrial, S. Coop. (Oñati), Ulma Packaging, S.Coop. (Legazpi) eta Ormazabal y CIA, S.L.U (Igorre). Antolatzaileek azaldu dutenez, edizio honetan Lanbidek finantzatutako Profesionaltasun Ziurtagiri osoa (FMEC0110 Elektrodoz estalizko eta TIG bidezko soldadura) eskainiko da. Ikastaroak sei hilabeteko iraupena izango du (640 ordu) eta goizeko 08:00etatik 14:30era emango da. Profesionaltasun-ziurtagiri honek, epe labur batean, soldaduraren esparruan gaitasunak eskuratzeko aukera emango die parte-hartzaileei. Aipatutako kontratazio konpromisoaz gain, ikasleek 80 eta 200 ordu bitarteko praktikak egiteko aukera izango dute. Izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da. Interesatuek izen-ematea 615775556 telefonoaren bitartez egin dezakete (kontaktua: Amaia Valdivielso / Ana Astola).