Armeria Eskola Elkarteak LANERA BIDERATUZ programa abiarazi du Eusko Jaurlaritzarekin batera
AEE-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko behar diren tresnak, baliabideak eta trebetasunak emanez.
Gainera, parte hartzaileen eskura jarriko da inguruko enpresetara hurbiltzeko aukera. Era berean, zuzenean ezagutu ahal izango dituzte enpresek kontratatzerakoan bilatzen dituzten trebetasunak eta gaitasunak.
Programa doakoa da, bi hilabeteko iraupena izango du eta fase hauek izango ditu:
-LAN-ORIENTAZIOA (banakakoa + taldekoa).
-GARAPEN PERTSONALA.
-ENPRESETARA HURBILTZEA.
-LANERATZEA.
Izena emateko epera urriak 16ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 20 32 44 / elkartea@armeriaeskola.eus
Kontaktua: Ainara Arrate.