Armeria Eskolak inoizko emaitzarik onena lortu du Euskoskills 2021 txapelketan
2021/10/25
09:42
eta kitto!
Irungo Ficoban urriaren 19tik 21era egin den Lanbide Heziketako Euskoskills txapelketan parte hartzen egon dira Armeria Eskolakoak, bost espezialitatetan, eta horietako hirutan (Mekatronika, Instalazio Elektrikoak eta Zenbaki Bidezko Kontrola eta Fresaketa lehiaketetan) urrezko domina eskuratzeaz gain, laugarren batean (Kontrol Industrialeko lehiaketan) brontzezkoa eraman dute. Horrela, ikastetxeak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu edizio honetan.
Urrezko domina irabazi dutenak hauek izan dira: Amets Aierdi eta Jokin Altuna, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak, Asier Gabilondo irakaslearen tutoretzapean; Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloko Imad El Hachmi, Joseba Altunaren gidaritzapean eta Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoko Oussama Benrkia, Luis Palaciosen maisutzapean. Guztiek Euskadi ordezkatuko dute 2022ko martxoan ospatuko den Spainskills txapelketan; Kontrol Industrialeko lehiaketan, Iker Aranzeta ikasleak (Automatizazioa eta Robotika Industriala), Jon Gisasola eta Jose Ignacio Gabilondo irakasleen eskutik, brontzezko domina lortu du.
Elektronika arloan bi ikasle, Malen Esparza eta Garikoitz Lamariano lehiatu dira. Aipagarria da Malen Esparza, Mantentze-lan Elektronikoa zikloko ikaslea, modalitate honetan parte hartu duen emakumezko lehiakide bakarra izan dela.